Page 56 - Actividades ESEBA2025
P. 56

2025/11/24 18:03
                     Dña. Silbia Hernández Arrazola


                  •  Atzo (domeka, azaroak 23) zabaldu zuten Exfibar 2025 - LVI. Seilu
                     erakusketa Portalean. Aurtengo gai nagusia Eibarko Filatelia eta Musika
                     Banda da (Eibarko Bandaren 141. urteurrena dela eta), eta kaleratu
                     duten   katalogoak  ere Eibarko Musika Bandaren ibilbide historikoa
                     jasotzen du, sorreratik gaur arte. Erakusketaren harira urtero sortzen
                     duten posta-marka berezia ere Musika Bandari eskaini diote. Arrate
                     Filatelia Elkarteak antolatzen duen erakusketa azaroaren 29ra arte
                     egongo da ikusgai, eta ordutegi berezia dauka: gaurtik barixakura
                     bitartean 18:00etatik 20:00etara joan daiteke ikustera, eta zapatuan
                     (azken eguna) 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara zabalduko
                     dute.
   51   52   53   54   55   56   57   58   59   60   61